Floridan tiraldia gaur, Gipuzkoako Kopako azkenekoa

Kronika - Erredakzioa 2012ko mai. 13a, 02:00

Miguel Arrozpide herna­nia­rra izan daiteke Gipuz­koako Kopako txapeldun gaur. Txapelketako azken tiraldia jokatuko da goiz eta arratsalde Floridako Benta Berriko bolatokian, eta bu­katzean jakingo da irabaz­learen izena. Miguel Arroz­pide bos­ga­rren postuan dijoa sailkapen nagusian, baina Marzelino Agi­rre aurreneko sailkatua lau brilara du. Beraz, gaur tiraldi ona egi­nez gero, txa­pela janzteko aukera haundia izango du.

25 bolari, Gipuzkoako Txapelketarako
Gipuzkoako Kopa bukatzea­rekin batera jakingo da zein izango diren Gipuzkoako Txa­pelketarako sailkatuko di­ren 25 bolariak. Hernaniarrek sailkatzeko duten aukera haundia da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!