Euskal memoria izeneko saioan, Frankismoa landuko dute bihar

Kronika - Erredakzioa 2012ko mai. 13a, 02:00

AEK euskaltegiak, Zilegi Eskolen barruan, saio berri bat antolatu du. Euskal Memoria izena du, eta bihar izango da. Bertan, Frankis­moa landuko da euskal memoria fundazioko Arantxa Eratsunen eskutik. Eratsunek memoria historikoa berreskuratzeari begira mar­txan jarritako egitasmoen berri emango du. Hiru saio izango dira: bihar 19:30etan, Biterin; asteazkenean, 09:30etan (zehaztu gabe), eta maiatzaren 22an, 19:00etan, Astigarragako kultur etxean.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!