Urumea garbitzeko hitzordua gaur, Martuteneko zubian

Kronika - Erredakzioa 2012ko mai. 13a, 02:00

Ur gardeneko boluntario taldeak deialdia egin du gaur ere, Urumea ibaia garbitzeko. Goizeko 10:00etan geratu dira Martuteneko zubian, eta eguerdiko 12:00ak arte garbituko dute. Gomazko botak eramatea gomendatzen dute, eta guanteak eta plastikozko poltsak eurek banatuko dituztela jakinarazi dute.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!