«Seme-alabak aukeratutako eskola publikoan matrikulatzeko eskubidea bermatu behar da»

Kronika - Erredakzioa 2012ko mai. 13a, 02:00

Hernaniko ikasleen matrikulazio eskubidearen harira, prentsa oharra bidali du ELA sindikatuak Kronikara.

hernaniko haur talde baten gurasoek arazoak izan dituzte seme-alabak aukera­tutako eskola publikoan ma­tri­kulatzeko. ELA sindikatua iturri ezberdinetako informa­zioa jasotzen aritu da, eta orain, sei puntuko idatzia bidali du Kronikara, ondo­rengoa adieraziz: «1-ELAk argi eta garbi azal­du nahi du beste behin be­rresten duela euskal eskola publiko, euskaldun eta kali­tatezkoaren aldeko konpro­me­zua eta lana. 2- Guraso guztien eskubidea bermatu behar dela euren seme-alabak aukeratu­tako hezkuntza pu­bli­koan ma­trikulatzeko. 3-Ume hauei eman dieten irtenbidea partxe bat dela uste dugu. Datozen urteetan ikas­taldeak masifikatuak egon­go direla antzematen da, %10­eko salbuespen egoera erabili baita ratioak gaindituta. 4- Ba­tek baino gehiagok esango du rati­oak haundituta Hernanin ez dela arazorik egongo, de­nak barruan egongo direlako. ELAK ez du onartzen euskal eskola publikoa desman­telatzea, ez ditugu inposa­ketak onartzen... 5- Herriko ikastetxeen inguruko haus­nar­keta bat egin behar da, ahal den neurrian talde he­te­reo­genoak bultzatuz. 6- Es­katzen dugu Hernanin beste lerro bat irekitzea, planifikazio egokia bultzatuta, eta ikasleen hete­ro­geneotasun printzipioak ahal di­ren neurrian errespetatuta».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!