«Lan errezekin ere ez dira hasi, Urumeak hondakin eta enborrez beteta jarraitzen du»

Kronika - Erredakzioa 2012ko mai. 13a, 02:00

Uholdeen ostean, ibaia garbitzeko eta egokitzeko 5 lan lehenetsi ziren. Horren inguruko eta egungo egoerari buruzko balantzea egin du bizilagun elkarteak.

sei hilabete pasa dira Uru­mea­ko urek ibaiaren inguru guz­tia txi­kitu zutenetik. Uru­mea­ren alde­ko bizilagunek, tartean, Herna­niko errugbi, futbol eta arraun elkarteak, 6 hilabete haue­tako balantzea egin dute, eta in­for­mazioa prentsa ohar bidez bidali dute Hernaniko Kronikara. Oharrean diote, ordutik erakunde-arteko bi bilera egin direla, eta bizilagunen plata­for­mak azkenekoan hartu zue­la parte: «azken bilera ho­rre­tan le­hentasuna zuten 5 egin­­be­harrak ze­haztu ziren, eta horien jar­rai­pena egiteko hitzordu berri bat egin zen, maiatzaren 6an». Azal­du du­te­nez, oraindik ez diete au­rrei­kusita zegoen bilera ho­rre­tarako deirik egin: «espero du­gu data berriro ez atze­ra­tzea. Hurrengo bilera aurretik gai or­dena zehaztea nahi ge­nu­ke, guz­tiok gaiak aurretik lantzeko au­kera izan deza­gun. Horrez gain, es­katzen du­­gu hurrengo ba­tza­rrean era­kundeek aur­kez­tea aza­rotik ona egindako lanen ba­lan­­tzea. Eta azkenik, egutegi fin­ko bat adostu nahi dugu, au­rre­rantzean egin beharreko lanak, arin eta egoki egin dai­tezen».

«Ez dira lehenetsitako proiektuekin hasi»
Erakundeek 2007ko azterke­tan aurreikusi­ta­­ko 18 eginbe­harretatik 5 le­he­netsi izana, gi­zartea lasaitu eta beraien burua babesteko ai­tzakia bes­terik ez dela izan diote oha­rrean: «izan ere, ez dago ze­haz­tutako eperik lanekin has­teko, eta horren adibidea da Martuteneko kasua. Proi­ek­­­tua osatua omen dago, zenbat aldeketa baino ez omen ditu behar, baina horretarako urtebeteko epe luzea eman dute. Badakigu prozesu luzea izango dela, batez ere egungo ekonomia kontuan izanda, eta hori aitzakitzat hartuko dutela uste dugu, berehalako neurriak ez hartzeko».

«Ibaia garbitzeko gauza ere ez dira»
Ur agentziaren utzikeriaren lekuko, ibaia era guztietako ondakin eta enborrez betea dagoela diote oharrean: «lan errazekin ere ez dira hasi. Ibaia zikin eta oztopoz betea badago, berriz gertatutuko dira uholdeak. Ez al litzateke errazago luzerako dijoazen proiektu haundiekin hasi beharrean, lan errazekin hastea?».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!