masa jolasa, momi karrera eta dantza erotikoan goizean, eta bizikletan eta korrika arratsaldean, gelditu gabe aritu ziren atzo Olinpiadetako 31 taldeak. Sasoi punttua badutela erakutsi zuten atzo guztiek, maila bikaina eman baitzuten proba guztietan. Olinpiadak iritsi dira ekuadorrera, eta hemendik aurrera, azken esprinerako indarra gorde beharko dute partehartzaileek. Txiba txapelketa, pistinetako probak, Ereñotzuko eguna... hainbat erronka dituzte aurretik, ekainaren 16ra bitartean. Hurrengo proba eguna, hamabost egun barru izango dute, maiatzaren 26an hain zuzen.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!