Behobia-Donostia lasterketako 48. edizioa egingo da aurten, azaroaren 11n, eta izen-ematea zabalik dago jada, ohiko korrikalari direnentzat (hau da, gutxienez, aurreko 3 lasterketatan parte hartu dutenentzat). Hauek, maiatzaren 21era arteko epea dute izena emateko, eta 12.000 dorsal inguru daude eskuragarri. Maiatzaren 23tik aurrera berriz, gainontzeko parte hartzaileek eman ahalko dute izena, eta 10.000 dorsal inguru jarriko dira salgai. Aurtengo edizioan, berrikuntza batzuk ere izango dira. Batetik, prezioa igo egin da, 35 euro balio du. Bestetik, ordulaurden aurreratuko da lasterketaren hasiera, eta beraz, korrikalariak 10:45etan aterako dira.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!