Oñatz eta San Miguelek jokatuko dute finala Uterga eta Ionen kontra

Kronika - Erredakzioa 2012ko mai. 13a, 02:00

Udaberri Torneoko bigarren finalerdia jokatu zen atzo Galarretan, eta Oñatz eta San Miguel nagusi izan ziren Urtasun eta Aizpurua IIaren kontra, 40-29 irabazita. Garaipenari esker, Oñatz eta San Miguelek finalerako pasea lortu zuten. Egun haundian, Uterga eta Ion izango dituzte aurkari. Final haundia datorren larunbatean jokatuko da, maiatzaren 19an, Galarreteko pelotalekuan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!