Maiatzaren 27rako Goizuetako Krossa antolatu du Umore Ona elkarteak. Haurrena 10:30etan hasiko da, eta helduena 11:00etan. Azken urteetan galdutako ohitura berreskuratu, eta 9 km luzeko krossa egingo da berriro. Plazan bertan hasi eta bukatuko da zirkuitoa. Erdia errepidetik, eta beste erdia mendiko senda batzuetatik egin beharko da. Guztira, 3 km ditu ibilbideak, eta 3 buelta eman beharko zaizkio, 9 km-ko zirkuitoa osatzeko. Izen-ematea zabalik dago, www.kirolprobak.com webgunean. Helduek 10 euro ordaindu behar dituzte, baina goizuetarrek 8. Egunean bertan izena emanez gero, prezioa 15 eurokoa izango da. Antolakuntzak dutxak eta motxilak uzteko guneak prestatuko ditu.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!