Hilabete eskas, izena emateko

Kronika - Erredakzioa 2012ko mai. 12a, 02:00

Ereñotzuko mendi lasterketaren bigarren edizioa antolatu da aurten, ekainaren 10erako. Izen ematea ekainaren 8ra arte egongo da zabalik, 10 eurotan, www.kirolprobak.com webgunean edota Ibai Mendin. Dene­ra, 200 pertsonek hartu ahal izango dute parte. Ibilbideak 13 km ditu, 630 metroko desnibela du, eta Oindi mendia igo eta jaitsi beharko da. Lehen hiru sailkatuentzako sariak izango dira, baina partehartzaile guztientzat ere izango da opariren bat: besteak beste, 10 euroko deskontua Ibai Mendin, eta opari sorpresa bat. Horrez gain, pintxoak eta salda izango dituzte aukeran eta zozketak ere egingo dituzte.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!