Gimnasia Erritmikoko Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketa jokatuko da gaur, egun osoan, kiroldegian. Hernaniko gimnasten artean, Maider Galparsorok eta Langile eta Elizatxo B alebin taldeek hartuko dute parte.
Egun osoan zehar
Txapelketa egun osoan zehar jokatuko da, maila desberdinetan banatuta.
Goizeko 10:00etatik 13:30ak bitartean, A mailako gimnasta alebinen txanda izango da. Donostia, Bergara eta Tolosako 60 partaide izango dira, bakarkako eta taldekako probak egiten.
Arratsaldean berriz, 16:00etatik 20:00ak bitartean, B mailako alebin eta infantilak arituko dira. Irun, Donostia, Eibar, Bergara, Antzuola, Azkoitia, Tolosa, Ordizia, Arrasate, Ibarra eta Hernaniko klub eta ikastetxeetako 150 bat gimnasta arituko dira, besteak beste. Hernani Gee klubeko ordezkariak ere izango dira kategoria honetan: Langile eta Elizatxo B alebin taldeak, eta Maider Galparsoro gimnasta, hain zuzen.
Txapelketa Hernaniko Udal Kirol Patronatuaren kolaborazioari esker antolatu ahal izan dela azaldu dute Hernani Gimnasia Erritmiko elkarteko arduradunek.