Auzitegi Gorenak asteazkenean eman zuen sententzia: 6 urtera kondenatu zituen Arnaldo Otegi, Rafa Diez, Arkaitz Rodriguez, Sonia Jacinto eta Miren Zabaleta. Sententziaren aurka kontzentrazioak egin ziren atzo Euskal Herrian. Hernanin Plaza Berrin elkartu ziren dozenaka lagun, Ezker Abertzaleak eta Aralarrek deituta.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!