Sukaldaritza lehiaketa, aulki jokoa, patinak, boxleya, pelota... Makina bat proba pasa dituzte dagoeneko Olinpiadetan dabiltzan 31 taldeek. Beste hainbeste geratzen zaizkie Olinpiadak bukatzeko eta gaur proba eguna izango dute. Goizean jolas ezberdinak antolatu dituzte Tilosetan. Iaz bezala Landaren egitekoak ziren, baina erein berria dagoenez, Tilosetan egitea erabaki dute (eguraldi txarrarekin Atsegindegin izango lirateke). Hiru jolasetan hartu beharko dute parte taldekideek: masa jolasa, momi karrera eta dantza erotikoa.
Bizikletan Landaretik Plazara
Jolasen ondoren, lasai bazkaldu eta hurrengo probari ekingo diote: Kronoeskalada. Bizikletan neurtuko dira aldapa gora. Talde bakoitzeko 6 kidek hartuko dute parte (3 neska eta 3 mutil) eta bi minuturo joango dira txandaka-txandaka taldean ateratzen, 17:00etatik aurrera. Ibilbideari dagokionean, Landaretik abiatu eta Karabel, Balantxa eta Kale Nagusitik igo beharko dute Plazara. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, talde bakoitzak bere orduan atera beharko du eta talde osoa irteeran ez badago, ezin izango dute atera. Horrez gain, talde bakoitzari bere orduan jarriko zaio kronometroa martxan; ez da itxarongo.
Erreleboak korrika
Azken proba 18:00etan hasiko da. Erreleboak egingo dituzte, korrika. Plaza atzetik abiatu, Lizeaga kalea pasa eta Paradorren bukatuko dute.
Hurrengo proba, Elkartasun Eguneko Herri Krosa.
EGITARAUA
Goizean:
10:00etan kedada, Tilosetan. Eguraldi txarra
eginez gero, Atsegindegin.
- Ekintza: jolas anitzak
l Masa Jolasa: taldeko 4 partaide (mixto)
l Momi karrera: partaide 1 + talde osoa (*kaskoa)
l Dantza Erotikoa: taldeko 4 partaide (mixtoa)
- Materiala:
l * kaskoa (rodilerak... gomendagarriak)
l Zikindu edota bustitzeko probabilitate haundia
- Bazkaria:
l Norberak berea (taldeka...)
Arratsaldean:
16:45etan, kedada Landaren
- Kronoeskalada (bizikletan aldapa gora)
l Taldeko 6 partaide
(3 neska- 3 mutil)
l Bidea: Landare-Karabel-Balantxa-Kale Nagusia-Plazaren hasiera
l Materiala: bizikletak+ kaskoa
l Taldeka, 2 minuturo aterako dira Landaretik, denbora plazan taldeko azken partaidearena (6rak iritsi arte ez da denbora geldituko)
18:00etan, Lizeaga kalean (Plaza atzean)
- Erreleboak (txandakako korrika lasterketa):
l Taldeko 2 partaide
(neska 1-mutil 1)
l Bidea: Plaza atzetik-Lizeaga kalea-Parador
(4 txandako)
Kronoeskaladaren irteera ordutegia:
17:00 Porroskeria
17:02 Gazta la pasta
17:04 Olkis & Mondejus
17:06 Ez dia presentatu
17:08 Pelotoia
17:10 76/12
17:12 Poliki poliki
17:14 San Pankraziusak
17:16 Hernani kani
17:18 Ardi galduak
17:20 Urumea kaga y mea
17:22 Karakolinpikoak
17:24 Bixi-bixi
17:26 Sabotaje reformau
17:28 Trufas to furious
17:30 Sidreros go home
17:32 Upeliotarrak
17:34 Hortzak estutu
17:36 Nola leike
17:38 Poxta zahar
17:40 Gautxoriak
17:42 Ondoloin… parranda
ta geo
17:44 Mongi nao
17:46 Piztiak eta ederrak
17:48 Salda badago
17:50 Aizkorak zorroztu
17:52 Xatorkeitan
17:54 Izenik pe
17:56 Txotx deiak
17:58 Brugalkaba
18:00 Putreak