Hernaniko ikasleak, Lanbide Heziketako Olinpiadetan

Kronika - Erredakzioa 2012ko mai. 11a, 02:00

Karmelo Labakako ikasleak Fabrikazioaren Teknologiaren atalean ari dira parte hartzen. Lehiaketa Irungo Ficoban ari da izaten.

Euskadiko Lanbide He­ziketako 120 ikasle ari dira lehiatzen joan den asteartetik Irungo Ficoban, Eusko Skill lehiaketan. Lanbide Hezike­tako Olinpiadak izenez da ezaguna lehiaketa, eta Her­naniko Karmelo Labakako ikasleak bertan dira, hutsik egin gabe. Lehiaketan 18 espezialitatetan hartu daiteke parte, eta guztiak daude ondorengo modalitateen barruan: Erai­kuntza eta instalazioak, Fabrikazioaren Teknologia; Giza Zerbitzuak eta Per­tsonala; Garraioa eta Logis­tika; eta Informazioa eta Komunikazio teknolgiak.

Hernaniko ikasleak, bi espezialitatetan
Karmelo Labako ikasleak Mekatronika eta Diseinu Mekanikoa-CAD espezialitateetan ari dira lehiatzen; biak Fabrikazioaren Tekonologia­ren barruan. Espezialitate bakoitzeko irabazleek Euskal Autonomi Erkidegoa ordezkatuko dute Espainian izango den Spain Skill 2012 lehiaketan. Eta bertako onenak ordezkaritza izango du mundu mailako lehiaketan; 2013ko uztailean izango da, Alemanian.

Helburu pedagogikoa duen lehiaketa
Lehiketa bat bada ere, Eusko Skillek baditu beste helburu batzuk. Batetik, helburu pedagogikoa du, hau da, ikasleak motibatu egiten dira bizitzen duten esperientziarekin; eta bestetik, gertura­tzen diren bisitariek aukera paregabea dute Lanbide Heziketak eskaintzen dituen modalitateak ezagutzeko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!