Aritz Ostolaza hernaniarraren emanaldia izango da aurrenekoa, 20:00etan; kontzertu nagusia segidan izango da, Urval Ensemblerena.
haizezko instrumentuen doinuak atsegin dituztenek, hitzordu paregabea dute gaur Biterin. Saxofoia lehendabizi, eta klarinetea ondoren, kontzertu bana eskainiko dituzte Aritz Ostolaza hernaniarrak eta Urval Ensemble taldeak. Emanaldia arratsaldeko 20:00etan hasiko da, eta sarrerak Biterin daude, debalde.
Aritz Ostolazak Hernaniko Musika Eskolan hasi zituen saxofoi ikasketak, eta aurten bukatu ditu erdi mailako ikasketak Donostiako Francisco Escudero kontserbatorioan.
Urval Ensemble taldea berriz, Jasone Etxebeste, Mikel Emezabal, Carlos Casado eta Marixi Sesma klarinete joleek osatzen dute. Gaurkoan Aita Donostia, Johannes Brahms, Astor Piazzola eta Patrick Hiketick maisuen doinuak ekarriko dituzte gogora.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!