Hernani bisitatuko dute, gaur

Kronika - Erredakzioa 2012ko mai. 11a, 02:00

Europako Zero Zabor mugimenduak, Zero Waste Europe izenekoak, kongresua antolatu du asteburuan Donostian. Hondakinen kudeaketa izango da landuko duten gaietako bat, eta partaideek Hernani bisitatuko dute gaur. Luis Intxauspek egingo die harrera eta Hernanin orain bi urte, hondakinak kudeatzeko hartutako norabideen berri emango die: azalpenak, datuak... On­doren, herria bisitatuko dute, funtzionamendua ikusteko.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!