Hernaniko natura zaintzeko txostena egin zuten atzo herriko ikasleek

Kronika - Erredakzioa 2012ko mai. 10a, 02:00

Lehen Hezkuntzako ikasleak elkartu ziren Biterin, goiz osoan zehar, testu bateratua egiteko.

Hernaniko animaliak, lan­dareak... hau da, bio­di­ber­tsi­tatea nola zaindu ari di­ra lan­tzen herriko Le­hen Hez­kun­tzako ikasleak. Natu­ra­ren egoera aztertu dute le­hen­da­bizi, bakoitzak bere ikastolan, eta atzo, guztiak elkartu ziren, ideiak komunean jarri, eta tes­tu bateratu bat egiteko. Eli­za­txo, Inmakulada, Lan­gile, Txi­rrita eta Urumeako ikasleak el­kar­tu ziren Biterin, goizean goiz. Hiru taldetan banatu, eta txostena egiteko lanari ekin zioten. Hartutako erabakiak ikusgai egongo dira Biterin, maiatzaren 28tik aurrera; eta ekainaren 6an aurkeztuko dute udalbatzan, testu bateratua.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!