Urval Ensemble eta Aritz Ostolazaren kontzertuak bihar, negu-udaberriko azkenak

Kronika - Erredakzioa 2012ko mai. 10a, 02:00

Kontzertua Biterin izango da bihar, arratsaldeko 20:00etan. Lehendabizi saxofoi-jole hernaniarrak eskainiko du kontzertua, eta ondoren taldeak. Sarrerak debalde eskuratu litezke Biterin, aldez aurretik.

Haize instrumentuak izango dira protagonista Her­nani´n Musikeko azkeneko kontzertuan. Lehendabizi, Aritz Ostolaza saxofoi-jole hernaniarra entzuteko aukera izango da; eta errematea, Urval Ensemble laukoteak emango dio, klarinete doinuak zabalduz. Kontzertuek negu-udaberriko zikloa itxiko dute. Ohi bezala Biterin izango dira, bihar, arratsaldeko 20:00etan.

Aritz Ostolaza, aski ezaguna
Hernanin Aritz Ostolaza hernaniar gaztearena izango da eguneko aurreneko emanaldia. Her­nani Musika Eskolan hasi zituen saxofoi ikasketak eta Donostiako Fran­cisco Escu­dero kontserbatorioan bukatu ditu aurten erdi mailako ikasketak. Herrian ezaguna da, Her­nasax eta Her­naniko Ban­dako kide baita.

Lau klarinete-jole, ondoren
Urval Ensemble taldearena izango da eguneko emanaldi nagusia. Jasone Etxebeste, Mikel Emezabal, Carlos Casado eta Marixi Sesmak osatzen dute taldea, eta guztiak dira klarinete-joleak. Aita Donostia, Johannes Brahms, Astor Piazzola eta Patrick Hiketick maisuak izango dira bihar, euren inspirazioa.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!