Igandean jokatu zen Txantxangorri elkarteak antolatzen duen Amuarrain Txapelketako 42garren edizioa. Guztira, 15 arrantzalek hartu zuten parte. Asier Garayar izan zen txapeldun nagusi, 3 amuarrain harrapatu baitzituen, eta horien artean, txapelketan harrapatutako haundiena lortu zuen, 238 gramokoa. Suharri Rodriguez izan zen bigarren, bi amuarrain harrapatuta, eta Iñaki Esnal hirugarren, beste bi amuarrain lortuta. Segidan, Gorka Lekuona, Haiert Rodriguez eta Xabier Lukas gazteak sailkatu ziren.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!