Euskadiko txapelketa jokatu zen larunbatean Donostian, jubenil mailakoa, eta Jasone Sertutxa atleta hernaniarra bertan izan zen. Etorkizun haundiko neska da, eta larunbatean erakutsi zuen, lortutako 3 dominekin. 100 eta 200 metrotako probetan urrezko dominak eskuratu zituen; eta errelebotan, 4x100 proban hirugarren izan zen.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!