Hernaniko judokek Gipuzkoako Judo Txapelketan hartu dute parte asteburuan, alebin mailan, eta emaitza bikainak lortudituzte. Joanan Etxeberriak zilarrezko domina eskuratu du; eta Iker Sancho eta Zuriñe Urdangarinek brontzezkoa. Ekain Nogeira, Julen Berrondok eta Ibai Eizagirre berriz, laugarren geratu ziren. Bestalde, Gipuzkoako Infantil Txapelketan zilarrezko domina eskuratu zuen Nagore Izagirrek eta maiatzaren 26an Euskadiko Txapelketa jokatuko du.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!