Errekorteen aurka, lau proposamen

Kronika - Erredakzioa 2012ko mai. 9a, 02:00

Proposamenak Gizarte Zerbitzuetan eta Osasunean egindako errekorteen inguruan dira. Euskal Herriko SOS Arrazakeriak egin ditu eta Hernaniko AMHERek herritarrei luzatu nahi dizkie.

euskadiko eta Nafarroa­ko autonomietan lege aldaketak izan dira Gizarte Zerbitzue­tako materian, eta horren harira, hainbat proposamen egin ditu Euskal Herriko SOS Arra­zakeria el­karteak. Herna­niko AM­HER­­ek proposamen horiek gerturatu nahi dizkie herritarrei, eta horren inguruko pren­tsa oharra bidali du Kronikara. lege berriak besteak beste, RIS (Renta de inclusion social) eta RGI (Rrenta de garantia de ingresos) prestazioetatik kanpo uzten ditu etorkinak. oharrean azaldu dutenez, helburua da salaketatik haratago iristea, eta Euskadiko eta Na­fa­rroako gobernuei eska­tzea etorkinek dituzten eskubideak babestekeo, batez ere, irregularrak diren etorkinenak. Hori horrela, lau propo­sa­men egiten dituzte. Au­rreneko biak, Gizarte Zer­bi­tzuen inguruan:«1. Nafa­rroa­­ko administrazioari es­katzen diogu RISa nafar guztien eskura jartzea, baita irregularki dauden etorkinen eskura ere. 2. Euskadiko ad­mi­nis­trazioari eskatzen dio­gu batetik, RGIa ez erl­aziona­tzeko lanpostua izateko aukerarekin; eta bestetik, Euska­din erroldatua egon behar den denbora gutxitzeko». Osasun arloko errekorteei dagokienean, egiten dituzten bi proposamenak dira: «1. Nafaroako administrazioak behar diren neurriak har di­tzala etorkin irregularrek osasun zerbitzua izan dezaten. 2. Euskadiko administrazioari osasun zerbitzua berma dezala 26 urtetik gorakoentzat, eta adinekoei lagun dizieietela medikamenduak ordaitzen».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!