Xabier Mujika eta Oskar Redondoren punteria onena, larunbateko tiraldian.

Kronika - Erredakzioa 2012ko mai. 8a, 02:00

Erregularitate Torneoa ari dira jokatzen Txantxangorriko ehiztariak, eta larunbatean izan zuten hirugarren tiraldia, Trap Bikoitza modalitatekoa. Lehenengo mailan, Xabier Mujika izan zen ehiztari onena, 30 plateretatik 24 botata; atzetik izan zituen J. Manuel Loinaz 18 botata, eta Antonio Redondo 18 botata. 2garren mailan berriz, Oskar Redondok irabazi zuen 30 plateretatik 23 puskatuta; atzetik geratu ziren Josetxo Esnal eta Felipe Tejada, 18 plater botata. Torneoa bukatzeko bi tiraldiren faltan, Oskar Redondo da aurrenekoa sailkapen nagusian, 51 plater puskatuta. Bigarren postuan dijoa Xabier Mujika 50 plater botata; eta hirugarren Luis Mari Zerain 46 plater hautsita. y
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!