Athletic eta Athletico Madrilen arteko finala ikusteko deia, Deportivon

Kronika - Erredakzioa 2012ko mai. 8a, 02:00

Athletic de Bilbao futbol taldeak UEFA Europa Leagueko finala jokatuko du bihar, gaueko 21:45etan, Athletico Madrilen kontra. Finala Bukaresteko National Arena zelaian jokatuko da, eta athletic-zale gutxik izan dute gerturatzeko aukera. Hori horrela izanda, eta finala elkarrekin ikusi eta bizitzeko aitzakiarekin, hitzordua egin dute Deportivo tabernan. Zale guztiak deitu dituzte, tabernara gerturatu, eta finala ikustera.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!