AEK euskaltegiaren Zilegi Eskolen barruan, saio berri bat izango da datorren astelehenean. Euskal memoria izeneko saioa izango da eta bertan Frankismoa landuko da Euskal Memoria Fundazioko Arantxa Eratsunen eskutik. Eratsunek memoria historikoa berreskuratzeari begira martxan jarritako egitasmoaren berri emango du.
Hiru saio izango dira: astelehenean 19:30etan, Biterin; maiatzaren 16an 09:30etan (lekua zehazteko); eta maiatzaren 22an 19:00etan, Astigarragako kultur etxean.
«Gure historia guk kontatua»
Euskal Memoria egitasmoa 2009ko amaieran jarri zen martxan, «gure historia guk geuk kontatzeko helburuari jarraituz». Bultzatzaileen esanetan, «dokumentazio eta dibulgazio zereginei heltzeko proiektua da. Euskal Herriaren iragana berriz eraiki eta zabaldu nahi da, etorkizunerako tresna izan dadin». Horretarako, eredu parte hartzailea baliatzen dute eta hitzaldian ekarpenak egin eta parte hartzeko aukera izango da.
Izena eman edo informazio gehiago nahi izanez gero: hernani@aek.org/astigarraga@aek.org edo 607 610 687/607 592 864.
Sorospen ikastaroa
Sorospen ikastaroa izango da maiatzaren 15ean Biterin, 09:00-11:00. Prezioa: 5 euro.