Txosten bateratua osatzeko elkartuko dira ikasleak, bihar

Kronika - Erredakzioa 2012ko mai. 8a, 02:00

Hondakinak, mugikortasuna, ura... gai asko landu dituzte orain arte, Hernaniko Lehen Hezkuntzako ikasleek. Aurtengoan, Biodibertsitatea jorratzen ari dira, eta asteazkenean, ondorio orokorrak biltzeko elkartuko dira, Udalera jo aurretik.

Urte osoko lana
Elizatxo, Inmaculada, Langi­le, Txirrita eta Urumea ikastetxeetako ikasleek urte osoa daramate biodibertsitatearen inguruko hainbat ekintza lantzen. Batzuk ikastetxe barruan aritu dira, ikasleen jokaera eta ikaste­txeko fun­tzionamendua az­tertu dituzte. Beste batzuk, herria hobeto ezagutu dute.

Erakusketa eta aurkezpena
Foroan sortutako lana erakusgai izango da Biterin, maiatzaren 28tik ekainaren 1era. Ekai­naren 6an udalbiltzan aur­keztuko dute ikas­le guztiek elkarrekin sortutako txos­ten bateratua; aurkezpena ikas­leen ordezkariek egingo dute. Honekin, hainbat hobekuntza proposatu eta beren konpromisoa azalduko dute ikasleek.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!