Luis Marias zuzendariaren Gernika bajo las bombas telefilma hasi ziren grabatzen joan den astelehenean eta bihar Hernanin izango dira. Udalak jakinarazi duenez, Gudarien plazan ariko dira grabatzen goizeko 08:00etatik gaueko 20:00etara eta eragozpenak barkatzeko eskatzen die herritarrei. Gaur arratsaldean hasiko dira gauzak prestatzen.
Mariasekin batera, Aitor Vitoria ariko da zuzendari laguntzaile lanetan. Asier Bilbao da ekoizpenaren burua eta Pello Villalba zuzendari artistikoa. Eta aktore protagonistak, berriz, honakoak: Marc Clotet, Aitor Mazo, Lander Otaola eta Teresa Calo.
Denera, 60 teknikari, 43 aktore eta 700 figurantetik gora ariko dira lanean.
ETB2n estreinatuko da udazkenean
Telefilma, Erpin 360º, Vertice Cine eta Baleukok produzituko dute eta ETB2n estreinatuko da udazkenean. Horrez gain, TV3, TVG eta Canal Sur kateek ere emango dute. ICAA eta Eusko Jaurlaritzaren laguntza ere badu.
Benetako pertsonaiak eta fikziozkoak
Telefilma, 1937ko apirilean Gernikak jasandako bonbardaketan kokatzen da eta benetako pertsonaiak (Mola jenerala, Von Richtof koronela, George Steer...) eta fikziozkoak nahastuko dira, hau da, eguneroko herritarrak, telefilmak garai hartan bizitakoa isladatu nahi baitu.
Telefilmak bi zati izango ditu, bakoitza 75 minutukoa.