Udaleku ibiltarietan izen-ematea, etzira arte

Kronika - Erredakzioa 2012ko mai. 8a, 02:00

DBHko ikasleei daude zuzenduta, eta prezioa 245 eurokoa da; bazkideentzat, 200 eurokoa.

UDALEKU ibiltariak antolatu ditu aurten ere Dobera Euskara Elkarteak, Lasarte eta Durangoko elkarteekin batera. Udalekuak DBHko ikasleei daude zuzenduta, eta izenak berak dioen moduan, ibiltariak dira. DBH 1-2ko ikasleek Kantauriko kostaldea egingo dute, Zumaiatik Bakiora. DBH 3-4ko ikasleak berriz, Bortzirietan barrena ibiliko dira. Udalekuetan egingo dituzte, besteak beste, ur ekintzak, abentura kirolak, bibak, mendi ibilbideak... Izena emateko orria beteta entregatu behar da Doberan, diru sarreraren ordainagiriarekin batera; azken eguna etzi da. Prezioa 200 eurokoa da bazkideentzat; eta 245 eurokoa gainerakoentzat.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!