Ereñotzuko Ur Mia elkartearen 50garren urteurrena giro ezinhobean ospatu zuten atzo. Goizean Agiñara mendi irteera egin zuten hainbat auzotarrek eta ondoren, bazkari ederraren bueltan elkartu ziren 90 lagun inguru. Postre garaian, 50 urte hauetan lanean aritu diren emakumeak omendu zituzten. Aipamen berezia izan zuten lehenengo bazkaria eman zuten emakumeek eta egun bizirik dauden bi bertan izan ziren: Dolox Miner eta Maritxu Oiarbide. Horrez gain, bazkide guztiek oroigarri bana jaso zuten. Bazkalostean, Aritz Zerain eta Iñaki Zelaia bertsotan aritu ziren eta ondoren, Imanol Kamiok, Aitor Atxegak eta Eñaut Agirrek bertso musikatuak eskaini zituzten. Auzoko bertsolarien bertso zahar eta berriak abestu zituzten.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!