Hogeita hamar liburu, kutunenen artean

Kronika - Erredakzioa 2012ko mai. 6a, 02:00

MILAKA dira Hernaniko Udal Liburutegian aurki daitezkeen liburak... baina zein aukeratu? 2009tik liburu kutunenen zerrenda argitaratzen du Udal Liburutegiak, irakurleentzat erabilgarri izateko asmoarekin. Liburuetako batzuk bertako arduradunek aukeratzen dituzte, eta gehienak, irakurleek beraiek gomendatutakoak dira.

2012rako, 30 izenburu
Kutunenak irakurketa gidaren laugarren edizioa da aurtengoa, eta bertan, 30 titulu jaso dituzte. Gida egiterako orduan, hainbat pausu ematen dituzte. Normalean, azaroan hasten dira liburu gustukoenen datuak jasotzen. Liburutegira gerturatzen diren irakurleei inprimaki bat ematen diete, eta bertan, urte osoan irakurritako liburuen artean bat aukeratzeko eskatzen diete. Liburu horren datuekin bete­tzen dute inprimakia. Askok gainera, honen inguruko komentarioak eta aburuak uzten dizkiete. Behin informazio guztia bilduta, gida egiten dute. Gomendatutako liburuak euskaraz eta gaztelaniaz dira, eta egileak Euskal Herrikoak zein kanpokoak izan daitezke. Guztiak Udal Liburu­te­gian daude eskuragarri. 

l Africanus: el hijo del consul
l Aitaren pitokeriak
l Los amantes
l Aulki-jokoa
l Ave del paraiso
l Contigo escucho las estrellas
l Diario de un clandestino
l Diez mujeres
l La enfermera del Brunete
l Egarri egunak portualdean
l El falsificador de pasaportes
l El final del amor
l Hilobiko isiltasuna
l El hipnotista
l Ines y la alegria
l Ipar haizearen kontra
l La isla de la ultima verdad
l La liebre de Patagonia
l El mito de la guerra buena
l No me ire sin decirte a donde voy
l Nora ez dakizun hori
l Nuestro amigo el rey
l Perdona si te llamo amor
l El primer verano de nuestras vidas
l Sangre derramada
l La soledad de Patricia
l Sunset Park
l El ultimo buen beso
l Voces que susurran
l Zer barkaturik ez

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!