Aurtengo Txalaparta Festa igandean hasi zen, baina ekitaldi gehienak bihartik larunbatera bitarte izango dira. Eta bihar, joan den urteko Txalaparta Festaren inguruko DVDa aurkeztu eta proiektatuko dute. Arratsaldeko 19:30etan izango da Biterin.
Adabegi taldearen
emanaldia, ostiralean
Adabegi taldeak emanaldia eskainiko du ostiralean 19:30etan, Biterin. Adabegi musika taldea 2008an sortu zen Urola bailaran. Txalaparta oinarri hartuta, inongo mugarik jarri gabe, esperimentu musikalari ekin zion. Txalaparta, beste perkusioak, dantza, flamenkoa… uztartzen dituzte. Esperimentu horretatik, beraien lehen lana grabatzeari ekin zioten 2011ren hasieran. 5 kantu biltzen dituen diskoa aurkeztu zuten. Sortu zenetik, diskoa grabatu arte, partaide eta partaide kopuru ezberdinak izan dira taldean. 2011ko ekainetik hasita, Sustraiez blai, Multimusikala, Plateruena, Jimmyjazz, Doka… eta hainbat gaztetxe eta herriko plazatako oholtzak zapaldu ostean, eraberriturik eta indarrez beteta dator taldea.
Sarrerak 6 euroan daude salgai. Sarrera horiek eta larunbateko bazkarirako txartelak erosteko: Atzieta, 4 Hernani; 943 33 70 50,
jm-beltran@hernani.net edo soinuenea@soinuenea.org.
EGITARAUA:
Bihar:
19:30, 25. Txalaparta Festa
DVDaren aurkezpena eta proiekzioa, Biterin.
Ostirala:
19:30, Adabegi taldea: txalaparta, beste perkusioak, dantza, flamenkoa… uztartzen dituen proiektua (*sarrera: 6 euro).
00:00, Txalaparta party aparta: txalaparta+disko emanaldia DJ Barru, Dj Bit eta txalapartarien eskutik, Atxur pub-tabernan.
Larunbata:
Txalaparta Festa Tilosetan:
10:00, Txalaparta klasean Ttakun 2.1 programa informatikoaren erabilerari buruzko tailerra, Musika Eskolan.
12:00, txalaparta erromeria. Txalaparta saio libreak. Musika Eskolako Alboka, Dultzaina, Trikitixa eta Txistu taldeak kale bueltan.
14:30, herri bazkaria (bazkarirako txartela aldez aurretik erreserbatu behar da*: 22 euro.)
17:00, Txalaparta jaialdi nagusia:
Hernaniko Bertso Eskolako Bertsolariak eta Euskal Herriko eskualde ezberdinetatik etorritako txalapartariak.
Txalaparta Festa gunean `txalaparta merkatu txikia´ irekia egongo da (diskoak, liburuak, DVD-bideoak, materiala...)
*Atzieta, 4 Hernani/Tel.943 337050 jm-beltran@hernani.net /
soinuenea@soinuenea.org