Hernaniko emakumeak azaltzen diren garai bateko argazkien bila

Kronika - Erredakzioa 2012ko mai. 6a, 02:00

Hernaniko emakumeen historia eta bizipenak jasoko dituen ikerketa ari dira egiten Maialen Apezetxea hernaniarra eta Mikel Ozaita ibarratarra, biak antropologoak. Ikerketa Udaleko Berdin­tasun Sailak antolatutako Be­karen harira egiten ari dira eta helburu nagusia da emakumeen historia jaso, landu eta herritarren eskura jartzea.

Ikerketa egiteko,
argazki zaharrak

Ikerketaren fase honetan, herritarren laguntza behar dute argazkiak biltzeko eta ohar honen bitarteaz, Her­naniko Udalak dei egin nahi diete herritarrei ikerketan par­te hartzera. Euren apor­ta­zio txikia, argazkiak bi­la­tzea izango litzateke. 1930 eta 1980 urte bitarteko ar­gazkien bila dabiltza, noski, emakumeak ageri diren argazkiak.
Ikerketaren egileek azaldu dutenez, argazkiak biltzeko prozesua ez da batere erraza izaten ari: «emakumea ikus-ezintasun batean bizi izan da, eta hori agerian geratzen da garai horretako argazkietan ere. Izan ere, 50 urte horietako argazkiak oso urriak dira, eta gainera, emakumeak ageri direnak oso gutxi dira».

Udal Artxibora
eraman behar dira

Argazkien bilketa udal artxiboan egingo dute ekaina erdialdera arte; astelehenetik ostiralera, goizeko 09:00etatik 13:00etara. Azaldu dutenez Udalak kopiak aterako dizkiete argazkiei eta originalak itzuli egingo dira. Bestalde, eskerrak eman nahi dizkiete ikerketan  parte hartuko duten herritar guztiei.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!