Urtero bezala, Elizatxo, Inmaculada, Langile, Txirrita eta Urumea ikastoletako Lehen Hezkuntzako haurrek Bide Heziketa landu dute Udaltzaingoarekin. Bertan, marrazkiak egin dituzte eta marrazki horiek ikusgai daude ostegunera arte, Biterin, 17:00etatik 19:00etara. Landu dituzten gaiak, honakoak: Lehen Hezkuntza 3garren maila Goazen oinez; Lehen Hezkuntza 4garren maila Bidaiaria; Lehen Hezkuntza 5garren maila Bizikletaz; eta Lehen Hezkuntza 6garren maila Istripua.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!