Gustora hartu ziren saxofoi doinuak

Kronika - Erredakzioa 2012ko mai. 6a, 02:00

Hernani Musika Eskola Publikoko saxofoi taldeak, hau da, Hernasax taldeak be­re eguna ospatu zuen atzo, lehenengo aldiz. Asmoa, lau laukotetan banatuta, Kaxkoan barrena ibiltzea zen saxofoi doinuekin kaleak girotuz, baina eguraldiaren eraginez emanaldi osoa udaletxeko arkupetan eskaini behar izan zuten. La vita e bella, West side story, Gabriel’s oboe, American patrol... abestiak jo zituzten, besteak beste.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!