Luis Marias zuzendariaren Gernika bajo las bombas telefilma grabatzen ari dira eta asteartean Hernaniko Gudarien plazan ariko direla jakinarazi du Udalak. Bihar arratsaldean hasiko dira gauzak prestatzen eta asteartean goizeko 08:00etatik 20:00etara ibiliko dira grabatzen. Udalak eragozpenak barkatzeko eskatzen die herritarrei. Telefilma ETB2n estreinatuko dute udazkenean. Bi atal izango ditu, bakoitza 75 minutukoa.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!