Lurraldebus txartela Renfen erabili ahal izango da bihartik aurrera

Kronika - Erredakzioa 2012ko mai. 6a, 02:00

Renfeko leihatiletan erabili ahal izango da aldiriko trenak ordaintzeko. Uztailetik aurrera, makinetan ere erabili ahal izango da.

Bihartik aurrera, Lurral­debus txartela Renfeko aldi­riko tren bidaiak ordaintzeko erabili ahal izango da. Hau da, Renferen leihatiletan tren txartelak erosteko aukera izan­­go da Lurraldebus txar­te­larekin ordainduta. Uztai­la­ren 1etik aurrera, berriz, ma­­kinetan ere erabili ahal izango da. Eta kasu horretan, txartel arrunta eta joan-eto­rriko txartelaz gain, hileko bo­­noa ere erosteko aukera izan­go da. Erabiltzaileek Ren­­­­fe­ren tarifen arabera or­dain­du­ko dute. Talde bere­zien Lu­rral­debus txartelak hitzar­menetik kanpo geratu dira. Hitzarmena Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Renfek sinatu zuten otsailaren 20an.

2013an txartel bakarra errealitate izateko, lanean
Foru Aldunditik azaldu du­te­nez, gogor ari dira lanean 2013an txartel bakarra errea­li­tate izan dadin, herritarrek Gipuzkoako garraio publiko guztietan (autobusetan, Eus­ko Trenen eta Renfen) txartel bakarra erabilita bidaiatu ahal izateko eta garraio bat baino gehiago erabiltzera­ko­an garraio aldaketak aban­tai­la ekonomikoetan egiteko. «Ho­ri lortzeko lanketa tekni­koa ez da erraza eta hilabete batzuk pasako dira, baina bitartean norabide horretan urratsak ematen ari gara».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!