Mendi irteera, bazkaria eta bertsoak gaur, ospakizun nagusirako

Kronika - Erredakzioa 2012ko mai. 6a, 02:00

Ereñotzuko Ur Mia elkartearen urteurren festako egun potoloa izango da gaur. 10:00etan abiatuko dira Agiñara eta bazkaria 14:00etan izango da.

Ereñotzuko Ur Mia elkar­teak 50 urte bete zituen urta­rrilaren 12an eta bitarte ho­ne­tan, urteu­rre­na ospatzeko, hain­bat ekintza an­tolatu dituz­ten arren, gaur du­te egun po­toloa. Goizean men­di irteera antolatu dute Agiña­ra. Goize­ko 10:00e­tan abiatuko dira. Ondo­ren, herri bazkaria egin­go dute eta baz­kaldu aurretik, Mus Txa­pel­­ketako sariak banatuko di­tuzte. Bazkaria 14:00etan izango da (txartelak aurretik erosi behar ziren) eta bazkalos­tean, bertsolariak eta bertso musikatuak izango dira.

Elkarteari buruzko liburuxka
Ur Mia elkartearen historia biltzen duen liburuxka bat argitaratu dute eta gaur banatuko dituzte elkartean eta auzoan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!