Hernaniarrek distiratu zuten Biterin, Eskolarteko Txapelketan

Kronika - Erredakzioa 2012ko mai. 5a, 02:00

Gipuzkoako Eskolarteko Bertsolari Txapelketako lehenengo kanporaketa jokatu zen atzo Hernanin eta herriko ber­tsolariek sekulako maila eman zuten. Haun­die­tan azpimarra­tzekoa da Eñaut Martikorenak egindako saioa. Eli Pagola ere fin ibili zen. Txikien mailan, be­rriz, Hernaniko bi taldek har­tu zuten parte, 8 bertsolarik denera, eta iazko saioan baino askoz hobeto aritu zi­ren. Beste hiru kanporaketa jo­katuko dira Orio, Eskoria­tza eta Legazpin eta finala ekainaren 1ean izango da Andoainen.

Bihar topaketa, Zumaian
Gipuzkoako Bertso Eskolen arteko Topa­ke­ta izango da bihar Zumaian eta bertara joateko autobusa 09:15etan abiatuko da Atsegindegitik.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!