1957 urteko maiatzaren 1ean banatu ziren Sagastialdeko 112 etxebizitzetako giltzak. 55 urte pasa dira ordutik eta gaur bazkaria antolatu dute garai bateko eta egungo auzotarrekin. Urnietako Oianume jatetxera joango dira (izena aurrez eman behar zen). Orain dela 5 urte egin zuten lehenengo aldiz bazkaria, 50garren urteurrenaren harira, eta orduko arrakasta ikusita, aurten berriro antolatzea pentsatu dute. Orduan 215 bizilagun elkartu ziren.