Eleak Mugimenduak manifestazio nazionala deitu du gaur Bilbon, D3Mren aurkako epaiketa salatzeko. Mugimendutik bertara joateko deia luzatzen diete herritarrei «eskubide zibil eta politikoak errespetatuak izan daitezen». Manifestazioa 17:30etan abiatuko da la Casillatik eta bertara joateko autobusak antolatu dira. Txartelak salgai daude Garin, Oindi eta Rioja tabernetan, 10 euroan. Autobusak 15:30etan aterako dira Atsegindegitik.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!