Apirilean bi egunetan ezik egunero egin du euria

Kronika - Erredakzioa 2012ko mai. 5a, 02:00

apirilean egunero euria egin duenaren sentsazioa dute askok, eta ez dabiltza oso urruti. Hilak dituen 30 egunetatik 28tan egin du euria Gi­puzkoan. Euskadiko Mete­reo­logi Agentzitik azaldu dutenez, historian ez da inoiz apirilik izan, hainbeste egunetan euria egin duenik. Dituzten datuen arabera, orain arte egun gehienetan euria egin zuen apirila 1930ekoa izan zen.

Ez da izan ur gehien bota duen apirila
Kantitateari dagokionean, pa­sa berri den apirila ez da eu­ritsuena izan. Añarbek emandako datuen arabera, apirilean 250 litro bota ditu metro karratuko. Datu horiek kontuan izanda, aurtengo apirila 11garren postuan dago, 1971etik ona hartutako datuak kontuan izanda. Añarbetik azaldu dutenez, apirilean, bataz beste, 198 litro jasotzen dira metro karratuko; beraz, aurten %26,5 gehiago bota du. Urtegiaren egoerari dagokionean, orain %95,3raino dago beteta. Orain urtebeteko datuekin alderatuz gero, urtegia %90,3 zegoen beteta. Bi datu horiek guztiz normalak direla azaldu dute urtegitik, eta azpimarratu dute, urte sasoi honetan, bataz beste, %87,8 inguruan izaten dela.

Maiatza eta ekaina, beroak
Euskalmetek egindako iragarpenaren arabera, maiatza eta ekainean beroa egingo du. Hori horrela, egunaren azken orduetan ekaitzak dexentetan joko duela azaldu dute.

APIRILA EURITSUENEN RANKINGA
Postua      Urtea    (l-m2)
   1              1990    453
   2              1994    418
   3              1979    393
   4              1986    361
   5              2009    343
   6              1978    305
   7              1976    299
   8              1972    276
   9              1989    267
   10            2005    259
   11             2012     250

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!