euskal Herriko pelotari onenak gailendu, eta txapela jantzi dute asteburuan Irazustabarrena, Senper eta Mendizabal paletari hernaniarrek. Gravn Torneoko finala jokatu zuten hiruek Gipuzkoarekin, igandean Gasteizen, eta erraz nagusitu ziren.
Irazustabarrena eta Senperrek elkarrekin jokatu zuten Gazte Mailako finala Bizkaiaren kontra, eta 22-30 irabazi zuten. Nagusietan, Mendizabal zestoarra izan zuen lagun Manzisidorrek, eta 19-30 nagusitu ziren Arabarren kontra.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!