84 neska-mutilek egingo dute komunioa aurten, Hernanin

Kronika - Erredakzioa 2012ko mai. 5a, 02:00

Hernaniko 84 neska-mu­tilek jasoko dute bigarren sa­kramentua, maiatzean. Ko­mu­nioak izango dira Her­nanin asteburu honetan eta datorrenean, eta aurten aldaketa bat izango da: igandean ordez, ume gehienek larunbatean egingo dute jaunartzea.

San Joan Bataiatzailea parrokian, gaur
Komunio gehienak gaur izango dira, San Joan Ba­taiatzailea parrokian. Neska-mutil guztiek aukeratu de­zakete gertuen sentitzen duten parrokia, eta gehienen elekzioa izaten da San Joan Bataiatzailea. Aurreneko jaunartzeak eguerdiko 12:00etan izango dira, eta bertan, 53 neska-mutilek jasoko dute bigarren sakramentua. Arratsaldean 19:00etan izango dira komu­nioak, eta kasu honetan, 6k egingo dute.

Floridan eta Ereñotzun, datorren astean
Florida eta Ereñotzuko eli­zetan, datorren astebu­ruan izango dira jaunartzeak. Floridako San Jose Langilea elizan larunbatean izango dira, eguerdiko 12:00etan, eta bertan, 20 neska-mutilek egingo dute. Ereñotzuko San Antonio elizan berriz, igandean egin­go dute jaunartzea bertako bost gaztek. Kasu honetan goi­zeko 10:00etan izango da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!