Laugarren tiraldia gaur, Legazpin

Kronika - Erredakzioa 2012ko mai. 6a, 02:00

Hernaniko bolariak Gipuzkoako Kopa jokatzen ari dira. Hurrengo tiraldia, laugarrena, gaur izango da, Legazpin. Aurreko tiraldia berriz, Urnietan jokatu zen. Sailkapeneko liderra Iñaki Imaz gabiriarra da, 136 brila botata. Hernaniarrek berriz, ondorengo brilak bota dituzte: M. Arrozpide, 131 brila; J. Ugalde, 127 brila; M. Burugain, 126 brila; I. Miner, 121 brila; A. Miner, 107 brila; eta A. Santos, 99 brila.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!