Zikuñaga auzoan egun osoko festa izango da gaur. Alde batetik, Errapia arte tailer elkarteko festa izango da Zikuzulo arte tailerrean: goizean mural bat pintatuko dute, eguardi partean bazkaria antolatu dute eta arratsaldean musika joko dute zuzenean. Bestetik, gauean Metal Festa izango da: Impio, 3797, La Mosca Tao eta Pandemia.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!