Ereñotzuko Ur Mia elkartea ospakizunetan da, izan ere, aurten 50 urte bete ditu. Eta urteurrena behar bezala ospatzeko, ekintzaz betetako asteburua antolatu dute. Gaur, esaterako, haur, gazte eta helduen Bola eta Toka Txapelketak izango dira, goizean 10:00etatik 13:00etara eta arratsaldean 15:00etatik 17:00etara. Ondoren, txokolatada antolatu dute eta 19:30etan, auzoko musikari eta abeslarien emanaldia, San Antonio elizan. Honakoek hartuko dute parte: Txirrita ikastolako haurrak, Xabier Solano, Kris Solano, Jon Mari Beasain, Idoia Noble, Eli Iragorri, Joxan Goikoetxea, Imanol Kamio, Antselmo Aranburu, Luis Gorrotxategi eta Ozenki Abesbatza.
Egun potoloa bihar izango da. Goizeko 10:00etan Agiñara joango dira. Ondoren, herri bazkaria antolatu dute eta aurretik, Mus Txapelketako sariak banatuko dituzte. Bazkaria 14:00etan izango da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!