Saxofoi doinuek Kaxkoa girotuko dute gaur

Kronika - Erredakzioa 2012ko mai. 5a, 02:00

Hernani Musika Eskola publikoko saxofoi taldeak be­re eguna ospatuko du gaur, lehenengo aldiz. Hernaniko kaleak girotzeko asmoarekin kalera aterako dira taldeki-deak. Lau laukotetan banatu­ta aterako dira. Laukote ho­riek Kaxkoko puntu ezber­dinetatik abiatuko dira arra­tsaldeko 19:00etan, beraien emanaldiak eskainiz, eta 20:00ak inguruan Karkabako plazatxoan elkar­tuko dira emanaldi bateratu batekin bukatzeko. Honako kantak entzuteko aukera izango da, besteak bes­te: La vita e bella, West side story, Gabriel’s oboe, American patrol, In the mood, Round midnight, All the things you are, Libertango, Sevilla, St. Louis blues, Peter gunn theme...

13 urteko ibilbidea
Saxofoi taldea, hau da, Her­nasax taldeak hamahiru urte daramazki udal musika­te­gian saxo­foiarekin jo daitez­keen estilo guztiak lantzen.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!