Txantxangorri elkarteko txapelketa aurrera doa eta Trap Bikotza modalitateko tiraldia izango da bihar Santa Barbaran. 10:30etatik aurrera irekiko da tiraldia eta izen ematea 11:30etan itxiko da. Izen ematea: 12 euro. Tiraldiari dagokionean, naranja koloreko 30 plater bota beharko dira. 24 eta 28 gramotako munizioak erabili ahal izango dira. Lehenengo 6 onenentzat izango dira sariak. Horrez gain, txapelketa bukatzean, plater gehien jo dituen bazkideak erregularitateko saria jasoko du: 1.000 kartutxo eta txapela.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!