Atzo hasi zen D3Mren aurkako epaiketa eta hori salatzeko, Eleak Mugimenduak manifestazio nazionala deitu du bihar Bilbon. Mugimendutik bertara joateko deia luzatzen diete herritarrei «eskubide zibil eta politikoak errespetatuak izan daitezen».
Autobusak, Hernanitik
Manifestazioa 17:30etan abiatuko da La Casillatik eta bertara joateko autobusak antolatu dira. Txartelak salgai daude Garin, Oindi eta Rioja tabernetan, 10 euroan. Autobusak 15:30etan aterako dira Atsegindegitik.