Patchwork erakusketa, ipuin ordua eta somatizazio saioa, gaur

Kronika - Erredakzioa 2012ko mai. 4a, 02:00

Larunbatean, berriz, Udaberriko Kontzertua eskainiko dute Donostiako Luberri eta Astigarragako Aiztondo abesbatzek, 19:30etan.

Maiatzan zehar ekintza ezberdin ugari izango dira Astigarragan. Gaur bertan, esaterako, patchwork erakusketaz gozatzeko aukera izango da. Astigarragako patchwork taldeak duela hamabi urte hasitako ibilbideari jarraituz, bi urtez behin antolatu ohi duen erakusketa jarri du. Taldekideek egin dituzten artelanak jarriko dituzte ikusgai eta ikusleen artean patchwork ohe-estalkia zozketatuko dute. Umeentzako ipuin ordua ere izango da gaur, Lur Korta ipuin kontalariarekin. Eta horrez gain, Zilegi Eskolaren barruan, somatizazioari buruzko saioa emango dute.

Musika sakroa eta herrikoia, bihar
Astigarragako Aiztondo Abesbatzak, Igor Arroyok zuzendua, eta Donostiako Luberri Abesbatzak Junkal Guerreroren gidaritzapean, kontzertu bat eskainiko dute Astigarragako elizan. Bertan musika sakroa eta herrikoia entzuteko aukera izango da Ane Ergüin pianojoleak lagunduta. Hilabete honetan azpimarratzekoa da baita ere, hilaren 15ean ospatu ohi den San Isidro eguna.

EGITARAUA:

Hilak 2-6, VI. Patchwork  erakusketa kultur etxean. Ostegun eta ostiraletan: 16:00-20:00. La­run­bat eta igandetan: 16:00-20:00.
Hilak 3, Ipuin ordua udal liburutegian. 17:45etan 3-5 urte bitartekoentzat. 18:15etan, 6-9 urte bitartekoentzat. Ipuin-kontalaria: Lur Korta.
Hilak 3, Zilegi Eskola: somatizazioa (saio teoriko-praktikoa), 5 euro. Izen-ematea: AEK euskaltegian (607 610 687) edo zilegieskola@aek.org. Ordutegia: 19:00etatik 21:00etara.
Hilak 5, Udaberriko kontzertua: Donostiako Antiguako Luberri eta Astigarragako Aiztondo abesbatzak. Andre Maria elizan, 19:30etan.
Hilak 12, Zehar flauta alardea, 19:00etan, frontoian. Euskal herriko 23 herritako txirularik hartuko dute parte eta kontzertuan hainbat filmetako soinu-bandak joko dituzte. Lehedabizi talde txikiak arituko dira eta alardeari amaiera emateko 200 txistularik batera 4 doinu eskainiko dituzte.
Hilak 13, omenaldia, 80 urtetik gorako astigartarrei, Gure Izarra eta Astigar elkarteek antolatuta. 09:30etan Txirriska taldeko txistulariak. 11:30etan txaranga. 12:45etan meza udal pilotalekuan. 13:30etan Aiztondo abesbatza eta Astigar elkarteko dan­tzariak. 14:30etan bazkaria eta baserritar zaharrenei omenaldia, gure Izarra elkartean.
Hilak 15, San Isidro eguna. Foru plazan, Goldea herri kiroletako elkarteak antolatuta. 09:30etan Xapre trikitixa. 10:00etan, prozesioa eta meza. Astigarragako baserrietako barazkien erakusketa.
11:00etan hamaiketako herrikoia Gure Izarra elkartean.
12:30etan idi probak. Andoni Egaña eta Sebastian Lizaso ber­tsolariak.
14:30etan bazkaria eta baserritar zaharrenei omenaldia, Gure Izarra elkartean.
Hilak 15, Zilegi Eskola: Lehen sorospenak. Izen-ematea: AEK euskaltegian (607 610 687) edo zilegieskola@aek.org. Ordutegia: 19:00etatik 21:00etara.
Hilak 18, proiekzioa eta solasaldia, 19:00etan kultur etxean. Capa, Taro eta Chim argazkilari ospetsuek Espainiako gerra zibilean ateratako 4.500 negatiboak desagertu eta 70 urte beranduago Mexiko hiriburuan berreskuratu zituzten. Negatiboek egindako bidaiaren istorioa kontatzen da. Hizlaria: Mikel Aiestaran, EITBko kazetari eta gerra-berriemailea.
Hilak 22, Zilegi Eskola: mahaingurua; ‘Euskal Memoria: Frankismoa’. Izen-ematea: AEK euskaltegian (607 610 687) edo zilegieskola@aek.org. Ordutegia: 19:00etatik 21:00etara.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!